Mindfulnessa familian

Mindfulnessa Familian tailer honek bai gurasoon bai seme-alaben pertzepzio, emozio eta pentsamenduez kontzienteago egiteko aukera eskaintzen digu eta eguneroko ailegatu ezinak eragiten dituen tentsio eta tirabirak hobeto kudeatzeko tresnak eskaintzen dizkigu.

Helburuak:
Mindfulness-aren oinarri teorikoak ezagututa, eguneroko jardunean txertatzeko ariketa praktikoak ikastea
• Gure sentsazio, emozio eta pentsamenduen kontzientzia hartzea, eta ondorioz, seme-alabena ere, egunerokotasunean sortzen diren txarto ulertzeak leundu eta begi berriekin ikusi ahal izatea.
• Arreta, oldarkortasunaren kudeaketa, enpatia eta elkarbizitza sustatzeko estrategiak eta teknika espezifikoak praktikatzea
• Familian giro lasaia mantentzeko beste zenbait estrategia

Edukiak:
Mindfulness edo Arreta Osoaren filosofiaren oinarriak era laburrean
Mindfulness edo Arreta Osoaren praktika: jarrita, zutunik, etzanda zein mugimenduan egiteko ariketak. Bakoitzaren funtsa eta erabilgarritasuna.
• Sentsazio, emozio eta pentsamenduak identifikatu eta kudeatzeko ariketak.
• Familia barruko giroa hobetzen lagundu ahal duten beste zenbait giltzarri.

txakurrarena ume bertsioan

 

Metodologia:

Mindfulness-aren filosofia eta izaeraren sarrera teoriko baten ondoren, saioek izaera praktikoa izango dute. Bertan, ariketa bakoitza egiteaz gain, ariketok familiako gainerako kideekin bideratzeko behar diren jarraibideak landuko dira.

Hartzaileak:

Ikasleen guraso eta familiartekoak

Iraupena:

8 ordu

 

Dog-Mindfulness