Komunikazio kontzientea
Tailer honek gure komunikazio-gaitasuna, arazoak konpontzeko trebetasuna eta, hizkuntza-patroi egokien bidez, mugatzen gaituzten pentsamendu eta jokabideak berriz formulatzeko aukera lantzen ditu.
Helburuak:
• Hitzezko hizkuntza modu eraginkorragoan erabiltzen ikastea, geure buruari zein gainerakoei buruz esan nahi duguna era argiagoan adierazi ahal izateko, eta berbazko ez den hizkuntzak komunikazioan dituen garrantzi eta funtzioez jabetzea.
• Inguruan ditugun pertsonen gaineko ikuspuntua zabaltzea, eta gure harremanetan enpatia, malgutasuna eta errespetua areagotzea.
Edukiak:
• Besteekin hitz egiten dugunean gure premiak identifikatzeko gaitasuna landu (komunikazio asertiboa), parean dugunaren tokia aintzat hartuta (entzute aktiboa eta enpatia). Komunikazio ez bortitza edo enpatikoaren oinarriak.
• Geure buruaren gainean zein besteei buruz dugun ikuspuntua malgutzeko PNLren zenbait kontzeptu lantzea, eta hortik abiatuta, geure harreman-motak aztertu eta harreman eraginkorragoak eta enpatikoagoak bideratzeko tresnak eskuratzea.
• Geure barrua arakatzen dugu kalte egiten diguten mezu horien bila, kanpotik etorriak izan zein geure buruari behin eta berriro errepikatuak, eta berriz formulatzen ditugu, bidelagun bihur daitezen.
Metodologia:
Azalpen teorikoak (PNLren, adimen emozionalaren eta komunikazio asertiboaren oinarriak) minimora ekartzen dira eta lana ariketa eta simulazio praktikoen bidez barneratzen da.
Hartzaileak:
Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleetatik Batxilergo eta Lanbide Heziketara.
Guzti horien guraso eta familiartekoak.
Iraupena:
Ikasleak: 4 ordu. Irakasleak eta guraso eta familiartekoak: 8 ordu