Jantoki Lasaiak

Mindfulnessa Hezkuntzan proiektuarekin hasi ginenetik, isiltasunaren gaia lantzen dugunean behin eta berriro topatzen dugu jantokiak zarata eta tirabira gune bezala agertzen direla. Arazoa hain da larria  Eusko Jaurlaritzak zenbait neurri (zarata kontrolatzeko semaforoak, plastikozko tresneria…) hartuko dituela iragarri duela.
Nolanahi ere, gai honetan zaila izango da aldaketa sakonak egitea esku-hartzea baliabide materialekin soilik bideratuta. Gure ikuspuntutik, horiek ekar ditzaketen onurak hezkuntza aldeko moldaketekin uztartzea komeni da, lan sinergikoa eta benetan eraginkorra garatzeko.
Mindfulnessa Ikasgelan programak irakasle eta umeekin lantzeko zenbait tresna eskaintzen ditu, baina orain arte ez ditugu kontuan hartu jantokietako beste protagonistak, hau da, sukalde, jantoki eta zaintza orduetako langileak.

  • comedores escolares tranquilos bilaketarekin bat datozen irudiak

Helburuak:
• Jantoki, sukalde eta jolastokietako langileen estres maila jaisteko estrategiak garatzea
• Jantokian parte hartzen duten guztiek euren arteko harremanak hobetzeko baliabideak eskuratzea
• Zarata jaisteko zenbait estrategia eta errutina aplikatzea
• Tresna horiek guraso eta irakasleekin partekatzea, guztiak norabide berean joateko

Edukiak:
Jantokiko langileentzako trebakuntza:
Komunikazio arloan: entzute aktiboaren eta asertibitatearen oinarriak
Mindfulness arloan: estresa kudeatzeko eta jantokian lasaiago funtzionatzeko zenbait estrategia eta baliabide
∙ Eskolako arduradunekin batera, zenbait antolamendu neurri eta errutina landu, zarata maila jaitsi eta lasaiago egoteko.
Gurasoak eta irakasleak sentsibilizatu: egindako aldaketen inguruko hitzaldi laburren bidez

Iraupena:
Jantokiko langileak: 6-10 ordu, 2 edo 3 orduko saioetan
Gurasoak: 2 orduko hitzaldiak

Hartzaileak:
Sukalde, jantoki eta zaintza orduetako langileak, zentroan jantokiaren ardura duten irakasleak eta gurasoak