Hezkuntza Kontzientea

spa-stones-represents-valentines-day-and-balance

Gaur egungo gizartean egonezina oso hedatuta dago: gurasoak, presaka eta korrika eta ailegatu ezinda ibiltzearen sentsazioarekin gabiltza; ondorioz, ikasleen artean ere ezin egona areagotu egin da, besteak beste, etxe barruan askotan erreferentzia gutxiago dutelako eta estimulu gehiegiren menpe bizi direlako. Hortaz, arreta falta, hiperaktibitatea, antsietatea eta bestelako arazoek gero eta presentzia handiagoa dute gure ikasgeletan, horiek dakartzaten elkarbizitza eta funtzionamendurako zailtasunekin.

Mendebaldeko gizarte gehienetan gertatu den azelerazio fenomeno horrekin batera, immigrazioaren ondoriozko kultur aniztasunak ikasgeletan daukan isla eta sortutako moldaketa premiak ere baditugu. Euskal Herrian, halaber, guzti horri gure historiaren azken hamarkadetan izandako gatazketatik eratorriko elkarbizitzarako tirabirak ere gehitu behar zaizkio toki askotan, eta guztiaren ondorioz, gelaren kudeaketa gero eta lan konplexuagoa bihurtu da.

la-paciencia-y-mindfulness

Materia irakasteaz gain, irakaslearengandik beste hainbat funtzio betetzea espero da (heziketa emozionala, premia bereziak dituzten ikasleentzat moldaketak, gurasoekin harremana, kudeaketa lanak…), fronte guztiak ase ezinda. Bestetik, duela berrogeita hamar urteko irakasle oro jakitun eta erabateko autoritatedun figura hartatik zorionez urrundu ginen arren, gaur egun askotan irakasleen autoritatea guraso eta umeek eurak zalantzan jarrita agertzen da. Ondorioz, irakasleen artean ere estresa eta erreta egotearen sentsazioa nahiko hedatuta daudela ikusten dugu.

gelan

Egoera konplexu honen aurrean, Hezkuntza Kontzienterako elkartetik planteatzen duguna oso neurri xumea da, baina aldi berean sistema osoan eraldaketa handia egin dezakeena: bakoitzaren barrukotasunari begiratzea proposatzen dugu, besteekin eraikitzen ditugun harremanen abiapuntu bezala. Norbere buruarekin harremana sendotzea (eta ahal den heinean sendatzea), eta norberarekiko errespetua eta maitasuna handitzea, besteekiko enpatiari ere tokia egin ahal izateko.

 gelan2

Horretarako, hiru tresna nagusi eskaintzen ditugu: edozein egoera zailetan helduleku izan daitekeen arnasketa sakonaren lanketa, gure komunikatzeko eraren gaineko kontzientzia eta Mindfulness edo Arreta Osoaren bidea hezkuntza mundura ekartzea.