HE-KO Hezkuntza Kontzientea

Oreka pertsonala eta elkarbizitza sustatzeko Hezkuntza Kontzienterako Elkarteak (HE-KO Elkartea) irakaskuntza formalean zein beste arlo batzuetako hezkuntza programetan norbere buruaren eta inguruaren gaineko kontzientzia zabaltzea eta sakontzea dauka helburu. Horretarako, irakasleei, haur eta gazteei eta guraso, hezitzaile edo interesa izan dezaketen pertsonei zuzendutako hitzaldi eta ikastaroak eskaintzen ditugu.

Gure jarduna Eskola Bakegune ekimenaren barruan kokatzen da, gatazken konponbidea, elkarrizketa, bizikidetza eta adiskidetzean zuzeneko eragina izan dezaketen tailer eta moduluen bidez, eta ikastetxe eta elkarteek Elkarrekin Bonoak programaren bidez gara dezakete gurekin elkarlana.

 

 

JARDUERAREN IZENA

HARTZAILEAK

MAILAK

ORDU KOPURUA

1. Mindfulness-a

ikasgelan

Irakasleak

Ikasleak tutoreekin batera

Edozein

LH eta DBH

8

(+2 jarraipena)

2. Mindfulness-a familian

Familiak

Edozein

HH, LH eta DBH

8

3. Arnasketa Kontzientea

Irakasleak

Ikasleak

Familiak

LH, DBH, Batxilergoa, Lanbide Hezik., CIP

2

4. Komunikazio kontzientea

Irakasleak

Ikasleak

Familiak

LH (3. zikloa), DBH, Batxilergoa, Lanbide Hezik., CIP

4 (ikasle)

8 (guraso eta irakasle)

Ikastaroen iraupena zentro edo erakunde bakoitzaren premietara molda daiteke.