Mindfulness edo Arreta Osoa Ikasgelan
Kontzientzia edo arreta osoa, “mindfulness” ingelesez, orain eta hemen izaten ari garen esperientziari irekita dagoen arreta egoera da. Osoko esperientzia horretan gure gorputz, arnasa, sentsazio, pentsamendu eta gure inguruaz jabetzen gara.
Mendebaldeko moldeetara ekarritako Ekialdeko tradizioen filosofia eta praktika laiko honen erabilerak lasaitasuna, enpatia, eta oldarkortasunaren kudeaketa hobea ekar ditzake ikasgelara, eta ikasleen gaitasun kognitiboa zabaltzera lagun dezake.
Halaber, zuzeneko eragina dauka ikastorduen bilakaeran, giro lasaian edukiak errazago eta etenik gabe eman daitezkeelako, horrek irakasleentzat ere dakartzan osasun eta motibazio onurekin.
Helburuak:
• Mindfulness-aren oinarri teorikoak ezagututa, ikasgelako jardunean txertatzeko ariketa praktikoak ikastea.
• Arreta, oldarkortasunaren kudeaketa, enpatia eta elkarbizitza sustatzeko estrategiak eta teknika espezifikoak praktikatzea.
Edukiak:
• Mindfulness edo Arreta Osoaren filosofiaren oinarriak, era laburrean
• Mindfulness edo Arreta Osoaren praktika: jarrita, zutunik, etzanda zein mugimenduan egiteko ariketak. Bakoitzaren funtsa eta erabilgarritasuna.
• Gela barruko giroa hobetzen lagundu ahal duten beste zenbait giltzarri.
• Jarrera zein arretarekin zailtasunak dituzten ikasleentzako gomendioak.
Metodologia:
Mindfulness-aren filosofia eta izaeraren sarrera teoriko baten ondoren, saioek izaera praktikoa izango dute. Bertan, ariketa bakoitza egiteaz gain, gela barruan bideratzeko behar diren jarraibideak landuko dira.
Hartzaileak:
Irakasleak eta jantokiko langileak
Iraupena:
12 ordu: 10 ordu trebakuntza + 2 ordu, jarraipena egiteko