Arnasketa kontzientea
Arnasa da bizitzara lotzen gaituen oinarrizko funtzio nagusia da: jaiotzeaz batera, haurra bere kabuz arnasteko gai dela ziurtatzen dugu, eta azken arnasak markatzen du ere bizitzaren agurra. Arnasak, halaber, badauka erabilera kontziente baten bidez lasaitzeko, norbere barruarekin kontaktatzeko eta gauzak aztertzeko espazio berri bat eskaintzeko ahalmena.
Helburuak:
• Arnasketa sakonaren praktika integratzea: arreta zentratu, antsietatea prebenitu eta oldarkortasuna kudeatzeko tresna hori beti eskura dugula ikustea.
• Sakon arnasten eta egoera arruntetan erabiltzeko zenbait erlaxazio eta kontzentrazio ariketa labur egiten ikastea.
Edukiak:
• Arnasketa mota desberdinen funtzioak eta bakoitzaren onuren inguruko hausnarketa
• Sakon arnasten banaka ikastea eta praktikatzea
• Erlaxazio eta kontzentrazio ariketa eredu laburrak praktikatzea
Metodologia:
Tailerra oso praktikoa da. Arnasketa-motak azaldu ondoren, trebatzaileak banan bana laguntzen die ikasleei arnasa diafragmatikoa praktikatzera. 15 ikasletik gorako taldeetan gelan irakasle bat egotea eskatzen da, prozesua azkartu eta taldea hobeto kudeatzen laguntzeko, txandari itxaroten dauden bitartean. Mindfulness ildoko 2-3 erlaxazio/meditazio ariketa ere praktikatzen ditugu.
Hartzaileak:
Lehen Hezkuntzatik hasi eta Batxilergo eta Lanbide Heziketako maila guztietako ikasleak, baita premia bereziak dituztenak ere. Tailer egokia da ere guzti horien guraso eta familiartekoak, eta HH-tik hasita, irakasle guztientzat.
Iraupena:
20 ikasle > 2 ordu ; 20 ikasle < 3 ordu [spacer height="45px"]